Igo
  • 2019/02/20

Mendekotasuna daukien pertsonen zaintzaileei laguntzeko zerbitzua, 2007an martxan jarri zana, hiru urtez luzatuko da Galdakaon

Galdakaoko udalak 129.000 euro inbertiduko dauz Zainduz programa hiru urtez garatu daiten (43.000 euro urtean), mendekotasuna duten pertsonen zaintzaileei laguntzeko zerbitzua, udalerri honetan 2007an abiatu zana, handiagotuz. Momentu honetan, zerbitzu horren adjudikazioa lizitazioan dago.


Abian jarri zanetik, Zainduz programak jarduera desbardinak bultzatu dauz, seihilero barrizten joan dan programaren barruan: laguntza psikologikoa, informazinoa eta prestakuntza, mendekotasunaren prebentzioa eta boluntariotza, baita zaintzaileari aholku emoteko zerbitzuak be.


Urtero, 150 galdakoztar inguru zelan edo halan Zainduz programan proposatzen diran jarduerez baliatzen dira.


Bizkaian, mendekotasuna daukien adineko gehienak etxean dagoz eta familiak zaintzen dauz, zaintzaileak nagusiki emakumeak dira (alaba, emaztea, erraina.). Mendekotasunera daroen arazoak gehienetan prozesu kronikoak izanda, zaintza denpora luzez behar izaten da, sarri askotan zaintzailearen abaguneak eta aukerak murriztuz bizitzaren hainbat aspektutan: osasuna, aisialdia, lan- eta familia-bizitza