Igo
  • 2021/10/19

“Memoria hezten”, Galdakaoko irakaskuntzaren historia errepasatzen duen dokumentala, Udalaren Youtubeko kanalean eskuragarri

Ondarea eta hezkuntza ardatz zituzten 2020ko Ondareari buruzko Europako Jardunaldien testuinguruan, Galdakaoko Udalak "Galdakao. Memoria hezten" proiektua egitea onartu zuen. Proiektu honen barne, herriko auzo ezberdinetako ikastetxeetako ikasle, irakasle eta administrazioko langileen testigantzak bilduko zituen dokumental bat egitea erabaki zen. Dokumental hau ikusgai dago Galdakaoko Udalaren Youtubeko kanalean:


🔴 https://youtu.be/sNJrQJuBZqE


Ikus-entzunezko pieza honek gure herriko irakaskuntzaren historiaren zati bat erakusten digu. Dokumentalaren ekoizpenean Galdakaoko Udalak hainbat eragileren eta bizilagunen laguntza izan du, eta horiei guztiei eskerrak eman nahi dizkie Udalak.


"Galdakao. Memoria hezten" dokumentala aurten bukatu da, eta duela urtebete Torrezabal Kultur Etxean Europako jardunaldien esparruan egindako izen bereko erakusketaren osagarri da. Hainbat material dokumental eta grafikoren bitartez, Galdakaoko irakaskuntzak, Lehen Letren ikaskuntzatik hasita, Lehen eta Bigarren Hezkuntza formaleraino izan duen ibilbidea ezagutarazten da bertan, Dinamita ikastun eskoletatik hasi, eta azken berrikuntzen lekuko diren udal ikastetxeetarainoko edo Ostalaritza Eskola bezalako Lanbide Heziketa zentro arrakastatsuraino.


Galdakao Udalak gure memoriari buruzko dokumental hau ikustera eta partekatzera gonbidatzen ditu herritarrak, gure herriaren historiaren eta ondare kulturalaren parte baita.