Igo
  • 2019/02/22

Mediterraneoan pertsonei laguntzeko Aita Mari proiektuarekin bat egiten du Galdakaok

Otsailaren 22an, 18:30etik hasita, Gandasegiko balio anitzeko gelan, Maydayterraneo erakundearen Aita Mari proiektuari laguntzeko (pertsonentzako laguntza Mediterraneoan) ekintza solidario gisa, hitzaldia eta ondoren solasaldia izango da.


Sarrera librea izango da aforoa bete arte.


Azken hiru urteotan, 2000 pertsonatik gora hil dira itota Mediterraneoan, Europara heltzeko ahaleginean. Gosetik, jazarpnetik eta gerratik ihesean zetozela, bidean, munduko migratzaileen igarobide hilgarrienari aurre egin behar zioten.


"Zuk, han edo hemen" dokumentala haraino joan da bidaia arriskutsu hori ezagutzeko, iaz soilik 116.273 pertsonak egin zutena. Modu horretan, ikusleak, gomazko txalupa batean noraezean eta lehorretik 24 miliatara (44 kilometro) zeuden 315 pertsonen erreskatearen lekukoa izango dira. Gainera, Libiako kostazainek ONGei eta migatzaileei jartzen dizkieten enbarazuak jasotzen dira (herrialde horretan Gobernu bi daude lurraldeaz jabetu nahirik). Sekuentziaren momento batean entzuten da airera tiro egiten, itsasoan galduta dauden pertsona horiek portu segurura eramanak izatea ekiditeko.


Dokumentala 2017ko irailean grabatu zen, Lifeline itsasontzitik, momentu horretan, besteak beste, Salvamento Maritimo Humanitario ONG zarauztarrak gidatua. Osasun eta erreskate proiektu hau herri gipuzkoar horretan sortu zen, Greziako Quios irlan, 2015ean ematen ziren lehorreratzeetan laguntza emateko. Ordutik hona, asistentzia pribatuko klinika bat kudeatzen du bertako errefuxiatu-esparru batean. Eta, 2017ko udatik aurrera, Maydayterraneo-Aita Mari proiektua jarri zuen martxan, Mediterraneo Erdian giza-eskubideak defendatzeko eta itsasoan galdutakoak bilatu eta erreskatatzeko.


Gaur egun, SMHk salbamenduko ontzi bat dauka, Aita Mari, itsasoratzeko prest dagoena eta Libia eta Italia arteko migrazio-bidean laguntza emateko. Espainiako Gobernuak hilabete darama jarduera hori oztopatzen, baita Open Arms itsasontziarena ere, itsasoko nazioarteko legea eta erreskate-protokoloak intentzionalitate politikoz beteta interpretatuz.


SMHk gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu du erabaki horren aurka. Bien bitartean, Aita Mari itxaroten dago amarratuta Bilboko Ibaiaren Museoko kaian, bertan bisitatu daiteekelarik.


SMHtik Galdakaoko udalari eskerrak eman nahi dizkiogu herriko ateak zabaltzearren eta dokumental hau ematen eta Mediterraneoko migratzaileen egoeraz hitz egiten uzten digulako. Era berean, SMHk nabarmendu gura du bere erakundeko boluntarioen konpromisoa, holango sentsibilizazio-ekintzak aurrera eraman ahal izateko. Izan ere, eurei esker posible dugu ikusi dugunaz eta bizitakoaz hitz egitea eta Europako migrazio arloko politikak salatzeko konpromisoa betetzea, ihesean doazen pertsonentzako mina eta errepresioa baino ez dakarrelako.