Igo
  • 2018/11/09

“Maurizia', Aukeran Dantza Taldeak emakumeei egindako omenaldia, datorren barikuan Torrezabal Kultur Etxean

Edu Muruamendiaraz dantzari eta koreografo bergararrak sortu zuen Aukeran konpainiak bi hamarkada daramatza agertokietan berrikuntzaren eskutik, dantza tradizionala eta garaikidea uztartuz. Aukera Dantza Taldeak, datorren barikuan, 21:00etan hasita, Torrezabal Kultur Etxean 'Maurizia' ikuskizuna eskainiko du. Ikusikizunak Maurizia Aldaiturriaga, panderojolearen irudia berreskuratzeaz gain (1904-1988), emakumeei egindako omenaldia ere bada.


Prezioak:


8 euro, 6 euro (bazkideak), 7 euro (+65 urte, langabeak, gazte txartela eta taldeak).


Kultura Arloak gogorarazten du deskontu garrantzitsuak daudela Torrezabaleko bazkide-txartela izanda (antzerki-kupoia takilan trukatu eta antzezlan honetarako bi sarreratan %50eko deskontua aplikatzen da).


Sinopsia:


Egunkari orri bati sua emanez panderoaren larrua berotu du Mauriziak.  Kontu handiz, bizitzak erakutsi baitio beroa ez dela beti goxoa, gehiegi gerturatuz gero, garrek, pasioen antzera, erre egin zaitzaketela.


Albokaren doinua entzuterako, kokotsa altxatu eta bizitza eman dio panderoari, eta biziki mugitzen ari den haren eskuan, esku asko ikusi ditut; milaka emakumeren eskuak une batetik bestera hegan irteteko prest.