Bilatzailea:

Hasiera |

Berriak

Berriak

Matrikulazio epea zabalik Galdakaoko euskaltegietan, “Euskara zurea ere badelako”

Euskara   2022/09/12

Euskaltegian izena emateko arrazoi asko daude. Batzuen helburua hizkuntza maila hobetzea da, beste batzuena ziurtagiri bat lortzea eta beste askorena euskararen mundura lehen hurbilketa egitea. Euskara guztiona da eta ikasle mota desberdin horiek Galdakaon bertan ikasteko aukera daukate. Ikasturte berriarekin batera bai Udal Euskaltegiak eta baita Barandiaran AEK Euskaltegiak ere ireki dute matrikulazio epea. 
 
Gainera, ikasurteko asistentzia %90ekoa izanez gero, matrikula ordaintzeko diru laguntzak ematen ditu Galdakaoko Udalak. Kolektiboen arabera, %45,   %50, %60 edo %100ekoak izan daitezke dirulaguntzak. Informazio zehatzagoa eskuratzeko galdetu euskaltegietan.

Galdakaoko Udal Euskaltegiak (Muguru kalea 6, behea), irailaren 2an zabaldu zuen 2022-2023 ikasturterako matrikulatzeko epea. Irail honen lehenengo hamabostaldian matrikulatzen diren pertsona guztiek %25eko deskontua izango dute. Edozein kasutan, oro har izena emateko epea irailaren 25ean amaituko da.

Matrikula aurrez aurre zein online egin daiteke Udal euskaltegiaren webgunearen bidez. 

Matrikula presentzialaren ordutegia honako hau da:

  • Astelehenetik ostegunera, 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 17:30era
  • Ostiraletan 9:00etatik 14:00etara

Informazio gehiago eskuragarri dago Udal Euskaltegiaren web orrian, 944 566 174 telefonoan edota euskaltegia@galdakao.eus helbide elektronikoan.

Galdakaoko Barandiaran AEK Euskaltegiak (Barandiaran kalea 8) irailean zehar izango du irekita 2022-23 ikasturterako matrikulatzeko epea. Maila guztiak eta ordutegi zabala eskaintzen dute, goiz, eguerdi, arratsalde eta gauez.

Informazioa eskatzeko edota izena emateko barandiaran@aek.eus helbidera idatzi edo 944564119 telefonora deitu. Hala eta guztiz ere, informazio orokorra aek.eus webgunean eskuratu daiteke.

Galdakaoko Udalak euskara ikastera, euskara erabiltzera eta euskaraz bizitzera animatu nahi ditu herritarrak.