Igo
  • 2019/03/14

Martxoak 8-Emakumeen Nazioarteko Egunaren jarduera-programa Usansolora eta Aperribaira iristen da antzerkia eta hitzaldi-solasaldia eskainiz

Galdakaoko udalaren Berdintasun Arloak, Martxoak 8-Emakumeen Nazioarteko Egunaren inguruan, eta elkarte feministekin batera, bultzatu duen jarduera-programa Usansolora eta Aperribaira helduko da aste honetan.


Zehazki, Usansolorako aurreikusitako programa ondokoa da:


Martxoak 14, osteguna: Aztiak herriko antzerki-taldeak Meatzetako eskoletan "Desesperadas" lana antzeztuko du, 17:15etik hasita. Antzerki-saioaren ondoren luntxa eta dantzaldia egongo da.


Martxoak 26, asteartea: Hitzaldi-solasaldia, Isabel Quintana abokatuaren eskutik, Txapelenan, "Derechos de las mujeres" gaiari buruz (18:00).


Aperribaiko programan ondokoa eskainiko da:


Martxoak 16, larunbata: Aztiak herriko antzerki-taldeak Eperlandako eskoletan "Desesperadas" lana antzeztuko du, 18:00etatik hasita. Antzerki-saioaren ondoren luntxa eta dantzaldia egongo da.