Igo
  • 2019/07/19

Maiatzean 1382 enplegu eskaera erregistratu ziren Galdakaon

Lanbiden erregistratutako Galdakaon bizi diren enplegu eskatzaileek, 2019ko maiatza amaituko ondoko datuen arabera, %9,29ko langabezia-tasa osatzen dute. Sexu eta adinaren arabera honela banatzen dira:


Enplegu eskatzaile gisa inskribatu diren 1382 pertsonetatik, 813 emakumezkoak dira (%58,83) eta 569 gizonezkoak (%41,17). Bestalde, udalerriko langabe guztietatik, 25 urtetik beherako emakumeak %3,04 dira, 25 eta 44 urte arteko adinekoak %23,37, eta 45 urtetik gorakoak %32,42.


Era berean, 25 urtetik beherako gizonezkoak %4,05 dira, 25 eta 44 urte arteko adinekoak %15,85 eta 45 urtetik gorakoak %21,27.


LANGABEZIA TASA 2019KO MAIATZEAN


GALDAKAO %9,29 EMAKUMEA:%11,33 / GIZONA: %7,39
BIZKAIA %11,63 EMAKUMEA:%13,37 / GIZONA:%9,96
EAE %10,66 EMAKUMEA:%12,50 / GIZONA:%8,90



tasadesempleadosGaldakao.png