Igo
  • 2021/04/21

Maiatzaren 3an hasiko den 'Bonodenda Galdakao 2021' kanpainan 10.000 bonu jarriko dira salgai tokiko merkataritza sustatzeko

Galdakaoko Udaleko Ekonomia Sustapena, Merkataritza, Ostalaritza eta Turismo Arloak, Galdakao Dendari Elkartearekin lankidetzan, `BONODENDA GALDAKAO 2021kanpaina abiatu du. Kanpainaren helburua nagusia gure udalerriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu-sektorean erosketa sustatzea da.

Guztira, 10.000 bonu jaulkiko dira 10 euroko prezioan, baina 15 euroko balioa izango dute kanpainarekin bat egiten duten saltokietan trukatzean. Beraz, kanpaina honek 150.000 euro jarriko ditu zirkulazioan tokiko merkataritza sarean.

Aste honetan ireki zaie epea parte hartu nahi duten Galdakaoko eta Usansoloko ostalaritza establezimendu eta dendei. Dendari Elkartearen bulegoetan egin ahal izango dute bat kanpainarekin Galdakaoko hiriguneetako merkataritza, zerbitzu eta jatetxe sektoreko establezimenduek. Dendari Elkartearekin harremanetan jartzeko, 944570623 telefonora dei dezakete.

Bonuak erosi ahal izango dira maiatzaren 3tik agortu arte, Dendari Elkartearen bulegoetan, Muguru plaza z/g helbidean (astelehen, asteazken, ostegun eta ostiraletan, 9:00etatik 14:00etara, eta astearteetan, 9:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara), eta Usansolon, Oletxe kaleko 19an (ostegunetan, 16:00etatik 18:00etara). Bonuak irailaren 30a arte trukatu ahal izango dira. Epea igarotakoan, balioa galduko dute ordainbide gisa. Kanpaina, beraz, uda osoan zehar luzatuko da. Gehienez 4 bonu erosi ahal izango dira pertsona bakoitzeko, eta txartelarekin baino ezingo dira ordaindu.

Hauek dira erabilera-baldintzak:

. Bonu bakoitza aldi bakarrean erabili beharko da, eta soilik kanpainari atxikitako saltokietan.

. Erosketaren zenbatekoa bonuaren balioa baino txikiagoa bada, ez da dirurik itzuliko.

. Bonuak ezin dira eskudirutan trukatu.

. Produktua itzultzen bada, erosketaren zenbateko osoko txartela jaulki beharko du establezimenduak, eta ezin izango da eskudirua itzuli.

. Bonuak bateragarriak dira

Udalak herritarrak berriz ere animatu nahi ditu tokiko merkataritzan kontsumitzera eta bonodendak eskuratuz kanpainan parte hartzera, eta gogorarazi nahi du zein garrantzitsua den gurea bezalako herri batentzat tokiko merkataritzak bizirik jarraitzea, are gehiago garai honetan.

Atxikitako saltokien zerrenda Dendari Elkartearen bulegoetan edo galdakaodendari.eus webgunean kontsultatu ahal izango da.