Igo
  • 2021/05/03

Maiatzaren 31ra arte zabalik egongo da trakzio mekanikoko ibilgailuen zerga ordaintzeko borondatezko epea

Galdakaoko Udalak herritarrei jakinarazten die 2021eko urtealdiari dagokion Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen Zerga borondatezko aldian kobratzen hasiko dela.

Epea maiatzaren 31ra arte egongo da irekita. Epea amaitutakoan, zerga kobratzeko betearazteko epealdia automatikoki hasiko da.

Ordaintzeko lekua Kutxabank S.A, Laboral Kutxa eta Caixabank S.A. erakundeak dira.

Helbideratu gabeko agiriak ordaintzeko:

✅ Aipatutako entitate laguntzaileetako bulegoetan, bizilekuetara bidaliko diren erreziboak aurkeztuz.

✅ Ordainketa pasabidea bitartez, www.galdakao.eus web orrian "Nire Ordainketa" atalean.

Inprimaki sorta jasotzen ez bada, edo galduko balitz, udaletxeko ESAN bulegoan (Herritarren Arreta Zerbitzua) horren kopia lortu behar izango da. Ordainagiria ez jasotzeak edota akatsen bat egoteak ez du esan nahi ordaindu beharrik ez dagoenik.

Zergadunei erosotasuna eskaintze aldera, zergaren ordainketa helbideratzea gomendatzen da. Horrek 2022 urtealditik hasita izango lituzke ondorioak. Horretarako inprimaki sortan erantsita dagoen "Helbideraketa Boletina" bete behar da. Boletina entitate laguntzaileak edo Esan bulegoan ematen da.

Helbideratutako ordainagirietan kargua maiatzaren 31n egingo da.