Igo
  • 2019/05/20

Maiatzaren 21etik hasita, asteartea, “behartutako subjektuek” egoitza elektronikoaren bitartez izan beharko dituzte harremanak Galdakaoko udalarekin

39/2015 Legean jasotakoari jarraiki, Galdakaoko udalak informatzen du maiatzaren 21etik hasita, asteartea, "behartutako subjektuek" (https://galdakao.egoitzaelektronikoa.eus) egoitza elektronikoaren bitartez izan beharko dituztela harremanak Galdakaoko udalarekin, administrazio-prozedurako edozein tramite egiteko.


Behartutako subjektuak ondokoak dira:


a) Pertsona juridikoak.


b) Nortasun juridikorik gabeko erakundeak.


c) Diharduten lanbidean jarduteko elkargo bateko kide izan behar dutenak, jarduera hori dela-eta administrazio publikoekin egin behar dituzten izapide eta jarduketetarako. Kolektibo horretakotzat joko dira beti notarioak, jabetzaren erregistratzaileak eta merkataritza-erregistratzaileak.


d) Administrazioarekiko harremana elektronikoki izatera behartua dagoen interesdun baten ordezkari direnak.


e) Administrazio publikoetako enplegatuek enplegatu publiko izateagatik administraziookin egiten dituzten izapide eta jarduketetarako, administrazio bakoitzak erregelamenduz zehazten duen eran.


Subjektu hauetakoren batek eskabidea bertaratuta aurkezten badu, zuzentzea eskatuko zaio, errekerimenduak erantzunik ez balu aurkezte horrek baliorik ez duela izango ohartaraziz. ondorio guztietarako, zuzenketa hori egin den eguna joko eskabidearen aurkezte-datatzat (aurkezpen elektronikoa).


Era berean, Galdakaoko udalak informatzen du egoitza elektroniko hori hobetzeko prozesuan dagoela, behin betiko bertsioa ahalbait arinen aurkezteko ahaleginean (nagusiki, estiloa eta hizkuntzak). Horregatik, barkamena eskatzen da orain gauden eraikuntza-fase honengatik, nahiz eta erabat operatiboa ere badagoen.