Igo
  • 2019/04/08

Maiatzaren 13an hasiko da Galdakaoko Musika Eskolan 2019 / 2020 ikasturterako matrikulatzeko epea

Galdakaoko "Máximo Moreno" Udal Musika Eskolan 2019 / 2020 ikasturterako matrikulatzeko epea, antzinako ikasleek zein berriek, maiatzaren 13an hasi eta maiatzaren 31ean amaituko da. Ordutegia, astelehenetik egunera, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara izango da, barikuetan, 09:00etatik 14:00etara.


Ikasleak 5 urtetik hasita muga barik izan leiz. Irakaskuntzak 4 maila daukaz: kontaktua musikagaz edo I. maila (5 eta 6 urte) eta hobekuntza (II. maila), hastapena (II. maila) 7 urtetik hasita; finkapena (III. maila) eta hobekuntza (IV. maila), baita tailerrak 14 urtetik gorakoentzat be. Era berean, errefortzuko klaseak emoten dira kontserbatorioko sarrera-probak prestatzeko eta, eskeintza osatuz, hezkuntza bereziko ikasleentzako musika-gela dago.


Ondoko musika-tresnak eskeintzen dira: akordeoia, bateria, baxu elektrikoa, kantua, klarinetea, flauta, gitarra klasikoa, gitarra elektrikoa/akustikoa, panderoa, pianoa, perkusioa, biolontxeloa, saxofoia, trompeta, txistua, trikitixa eta biolina. Horrez gain, ondoko espezialidadeak: Konboa, errefortzua, zaleen abesbatza, batukada eta hezkuntza bereziko gela (aurretik alkarrizketa). Klaseak goiz eta arrastiz emoten dira.


2016/2017 ikasturtean, "Máximo Moreno" Musika Eskolak 550 ikasle inguru izan dauz.