Igo
  • 2019/03/15

“Lur” antzezlana, “mutikoa sentitzen den Aneren istorioa”, datorren larunbatean Torrezabal Kultur Etxean

"Xake Produkzioak" konpainiak, 'Lur', bere azken antzezlana taularatuko du Torrezabal Kultur Etxean (18:00). Bertan Ane, baginarekin jaio den mutikoaren istorioa kontatzen digu, baita horrek suposatzen duen gatazka soziala ere; berak, ordea, ez du gatazkarik, bere gorputzarekin harmonia osoa duelako.


Prezioak:


. 6 euro. Sarrera orokorra.


. 4,5 euro (TKEko bazkideak).


. 5 euro. 65 urtetik gorakoak, langabeak, gazte txartela eta ikasleak.


. 4 euro. Gazteak 13 urtera arte.


Sinopsia:


Desio bakar bat eskatu ahalko bazenu, zer eskatuko zenuke?


Julian jostailu denda zahar baten jabe da. Ane, bere bilobak, sei urte beteko ditu eta opari berezi bat prestatzen ari zaio: berarentzat propio egindako panpina. Anek eta Julianek bidaia zirraragarri bat hasiko dute panpinarekin batera, desioak betetzen dituen izar majiko baten bila. Itxuraz abentura irudimentsua dirudienak Ane eta Jon, bere aitaren, arteko harremana berbideratzen lagunduko du. Azken aldian Jonek onarpen arazo bat dauka. Izan ere, Ane mutila da.