Igo
  • 2018/10/11

Ludoteka-sarea Bengoetxera eta Loiolako Ignazio kalera hedatuko da aurten, Urretan be beste espazio bat eskainiz, eta 500.000 euro inguruko inbertsinoagaz

Ludoteka-sarea, 3 eta 11 urte arteko haurrentzat zuzendutako udal zerbitzua hedatzen joateko helburuagaz, Galdakaoko udalak 500.000 euroko inbertsinoa egingo dau udal zerbitzu hau Bengoetxera eta Loiolako Ignazio kalera udal zerbitzu hau hurrago izateko. Era berean, espazio barria erantsiko da Urretan, oraingo kokalekua itxiz.


Horretarako, Galdakaoko udalak adjudikazio-prozesua hasi dau, ludotekak hornitzeko eta instalatzeko, hiru modulu prefabrikatu bidez.


Espazio barri honekaz, Galdakaok sei ludoteka izango dauz: Plazakoetxen, Usansolon, Aperribain, Urretan, Bengoetxen eta San Ignazion.


2018. urtean inbertiduko da hiru kokalekuetan hiru modulu prefabrikatu hornidu eta instalatzen, obra zibilagaz batera. Modulu bakotxak 95 metro koadro inguru izango dauz, eta espazio komuna sortzeko muntatu egin ahal izango da, baita sartzeko fatxadetan hegala ipini be.


Momentu honetan, 800 haur inguru dagoz inskrbatuta zerbitzu honetan. Halanda be, jarduerak adin-tarte horretako ume guztientzat zabalik dagoz.


Euskara Zerbitzuak bultzatzen dau haurrentzat zuzenduta dagoan ludoteka-zerbitzua. Bertan kolektibo hori helburu ludikoak daukazan jardueretan integaratu gura dauz, aisialdirako zentro bat eskainiz. Marko horretan, garrantzia berezia emoten jako euskara eremu sozial eta afektiboan txertatzeari, eta haurren eguneroko jolasetan gure hizkuntza bultzatzeari.