Bilatzailea:

Hasiera |

Berriak

Berriak

Lore apainketa eta belaunaldi arteko eskulan tailerrak, bisita Urduñara eta mendi ibilaldia, abenduan, adinekoentzat

Adinekoak   2022/11/30

Galdakaoko Udalak lau ekintza antolatu ditu adineko pertsonentzako abendurako, eta,  hilero antolatu ohi den mendi ibilaldiaz eta bisita kulturalaz gain, Gabon garaiei begirako bi tailer berezi eskainiko dira urteko azken hilean: lore apainketa tailerra, batetik, eta bestetik, aitite-amamentzat maitatua den belaunaldien arteko eskulanen tailerra, haurrek jaiegunak dituztela baliatuta aiton-amonek ekintzan bilobekin parte hartzeko aukera ematen baitu. 

Honakoak da datorren hilerako Udalaren Gizarte Ekintzako Adinekoen Dinamizazio Zerbitzuak prestatu duen eskaintza:

- Gabonetako lore apainketa tailerra. 2 orduko 2 saio egingo dira eta Gabonetako lore-lanak egingo dira abenduaren 16an eta 17an 10:00etatik 12:00etara Lagun Artean adinekoen zentroan (Tximelarre Goikoa, 1-A).

-  Belaunaldien arteko eskulanen tailerra. Aurten ere, bi orduko lore-eskulanen tailerra eskainiko da aitite-amamek bilobekin parte hartzeko, Bengoetxen eta Galdakaoko erdigunean.
Asteartean, abenduak 27, Aperribaiko Danok Aurrera adinekoen egoitzan 10:30etik 12:30era, eta asteazkenean, abenduak 28, Izarra adinekoen egoitzan, 10:30etik 12:30era. Tailer bakoitzean zazpi bikoterentzako lekua izango da. Izen emateak adineko pertsonen dinamizazio zerbitzuan edota 944 010 545 telefonoan egin ahal izango dira abenduaren 7tik aurrera eta bakoitzak bi izen eman ahal izango ditu.

- Mendi ibilaldia Bilbo inguruan: 13,84 kilometroko ibilbide zirkularra izango da, Bilbo inguruko hiru tontorretan barrena, eta karlistaldietako gotorleku zaharren hondakinak bisitatuko dira. Txangoa abenduaren 20an egingo da eta 30 pertsonarentzako tokia izango da; hortaz, izena eman behar da eta abenduaren 12tik aurrera adineko pertsonen dinamizazio zerbitzuan egin beharko da. Pertsona bakoitzak bi izen eman ahalko ditu, gehienez.

- Bisita kulturala Urduñara: 1229an sortu zenetik XIX. mendera arte, kokaleku estrategikoa izan zen defentsaren eta merkataritzaren ikuspuntutik. Aduana hiribildu honek hiri titulua du XV. mendeaz geroztik, eta Bizkaian titulu hori duen bakarra da. Iragan garrantzitsu horrek aztarna utzi du herrigune historikoan, eta 1997az geroztik Multzo Historiko-Monumental izendatuta dago.

Antiguako Andra Mariaren Santutegia eta Urduña Hiria museoa bisitatuko dira abenduaren 13an. Gehienez ere 53 pertsona joan ahal izango dira 15 euroren truke eta izena emateko abenduaren 2tik aurrera egin ahal izango da dinamizazio zerbitzuan, modu presentzialean. 

Horiez gain, adineko pertsonen beharrei erantzuten die zerbitzuak. Aisialdirako jarduerak proposatzen ditu, IMSERSOko bidaien inguruko informazioa eta jubilatu eta pentsiodunentzako informazioa (Terma programa, garraioetako deskontuak…) eskaintzen du eta orotariko kontsultak eta aholkularitza ematen ditu. 

Hori guztia astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan 10:00etatik 13:30era eta ostegunetan 16:00etatik 18:00etara Gizarte Ekintzako bulegoan (Pontzi Zabala 3-a, Ardantza Parkean) edota 944 010 545 telefonoan.