Igo
  • 2020/03/22

Liburutegira joan ezin den honetan, eliburutegia etxean eskura daitekeela gogoratzen du udalak: 20.000 liburu eta 15.000 film, doan

Etxean egunak eta asteak pasatzen laguntzeko modu on eta probetxuzko bat irakurtzea izan daitekeenean, itxita ditu ateak udal liburutegiak. Baina bada liburuak eta filmak etxean modu erraz batean jasotzeko modua; liburutegira joan ezin badugu, liburutegia eramango dugu etxera. Eusko Jaurlaritzaren eLiburutegia da horretarako modua: 20.000 liburu eta 15.000 film ditu digitalki guztien eskura, doan.


Etxeko egonaldi luzea arintzeko helburuz, zerbitzu digital hori zabaldu eta erraztu egin da orain, gainera: liburutegi publikoetako txartela izan gabe ere erabil daiteke zerbitzua. Honako helbidea jarri da martxan horretarako: liburutegi-zerbitzua@euskadi.eus. Bide hori erabili beharko du erabiltzaileak bazkide egiteko. Liburutegi publikoren bateko bazkide izanda pasahitza ahaztuta zerbitzua erabili ezinik daudenek ere helbide horren bidez eskuratu ahal izango dute pasahitza.


Etxean egoteko inoiz baino denbora gehiago izango dugun garai honetan, kulturaz jantzi eta gozatzeko deia egiten die udalak herritarrei.