Igo
  • 2020/10/14

Led sistema ezarrita argiteria hobetzeko lanen lizitazio prozedura martxan da

Urretan, Tximilarren, Plazakoetxen, Kurtzean, Aperribain, Zugatzun, Uraskan, Olabarrin, Laminarrietan, Egian, eta Santa Barbara futbol zelaian argiteria hobetzeko proiektua martxan da. Baita Usansolokoa hobetzekoa ere. Led sistema oinarri hartuta, argiztapena areagotzeaz gain, udalerriko eraginkortasun energetikoan ere urratsa egingo du Galdakaok horrela. Lizitatze prozesuan daude lanak, zortzi multzotan banatuta. Ia 567.000 euroko aurrekontua izango dute, guztira.


Herritarrek urtetan errepikatu duten eskaera eta iaz aurrekontu parte hartzaileen bidez erabaki zutena gauzatzen ari da, horrela, udala. Iazko prozesuan bototo gehien jaso zituen bigarren eskaria izan zen argiteria hobetzeari dagokiona, eta herritarren erabaki hori aurki egikarituko da.


Zailtasunak zailtasun eta COVIDak eragindako atzerapen eta moteladiez gain, herritarrentzat duen garrantzia ikusirik, aurrekontu parte hartzaileetan argiteriarentzako agindutako partida bikoiztu egingo du ia Galdakaoko Udalak, hobekuntza udalerriko leku gehiagotara eramateko. Hain zuzen, udal gobernuak gobernu planean hitz emandakoa beteko du horrela, pandemiak sortutako egoera zailari aurre egiteak eskatu duen ahaleginaz gain agindutako gainontzeko lanen kudeaketa eraginkor eta gardena eginaz.


Zortzi lote hauetan banatuta dago lizitazioa, honako aurrekontuekin:


1.- Urreta: Oizmendi, Ugesano eta Zuatzaurre zeharbidea. 65.017 euro.


2.- Tximilarre Goikoa eta Behekoa, eta Plazakoetxe. 65.844 euro.


3.- Kurtzea: Urki, Errekalde bidea, Bizkai eta Sixta Barrenetxea. 62.300 euro.


4.- Aperriban Unamuno eta frontoi ingurua, eta Zuatzu. 65.834 euro.


5.- Usansolo: Unkina plaza, Ander Deuna, Oletxe eta Ibaiondo. 57.602 euro.


6.- Uraska-Labeaga. 48.242 euro.


7.- Olabarri, Laminarreta, Egia eskola, eta Fray Romualdo eta Bernat Etxepare kaleak. 96.998 euro.


8.- Santa Barbara futbol zelaia: 94.992euro.


Hortaz, proiektuak 566.959 euroko aurrekontua izango du guztira, BEZa barne. Lizitazioa martxan jarri du udalak, eta beharrak banatzeko prozedura amaitzen denean hasiko dira lanak.