Igo
  • 2018/07/10

Lasarmintegiko trenbide-pasagunea kentzeko obren ondorioz, datorren eguaztenean eta egunean, inguru horretako trafikoa erregulatuko da

Lasarmintegiko trenbide-pasagunea kentzeko egiten dabilzen obren ondorioz, datorren EGUAZTENEAN, uztailak 11, trafikorako pasabide alternatiboa jarriko da. Zehazki, fresaketa-lanak egingo dira, 08:00etatik 13:00etara.


EGUENERAKO, uztailak 12, trafiko mozketak egingo dira 13:00etatik 18:00etara bitartean, aglomeratze-lana egiteko.


Eusko Jaurlaritzak, Ekonomia-garapen eta Azpiegitura Sailaren bitartez, Lasarmintegiko trenbide-pasagunea kentzeko obrako lanak amaitzen dabil, Bilbo Donostia lineako Usansolo-Lemoa zatian, eta Torreondo kalean dagoan goi-pasabideagaz lotuko dauen bide barria be eraikiko da.


Obren aurrekontua 206.000 euro ingurukoa da. Eusko Jaurlaritzak proiektu honen azken erredakzioan onartu ebazan Galdakaoko udalak egindako iradokizunak. Aurten hasiko diran obren iraupena hile bi eta erdi ingurukoa izango da.


Puntu honetan izango dan interbentzioagaz bide barria eregiko da, trenbide-pasagunean itxitura jarri eta seinalizazioa kenduko da.


Bide barriak 158 metroko luzera izango dau, Torreondo kalean hasita Lasarmintegiko trenbide-pasagune ingururaino, Pertxin bidean, bide biak lotuz eta trenbidetik ahal dan hurren pasatuz.


Modu horretan, trenbidea gainditzeko Torreondo kalean dagoan gaineko pasabideagaz konponduko da. Bide horrek 5m zabal eta metro biko espaloia izango dau eskumako aldean.


Oraingo trenbide-pasagunearen itxiturak 25 metroko luzera izango dau trenbideko plataformako alde bietan; 1,5 metroko altuerako metalezko itxitura izango dau metro bateko altuerako hormigoi armatuzko hormatxo baten ganean.