Igo
  • 2020/03/24

Lapurdi eta Bizkai kaleetako aparkalekuetan eten egin da errotazio sistema

Errotazio sistema dela eta, gehienez bi orduz utzi daitezke autoak Lapurdi kaleko aparkalekuan eta Bizkai kalean dagoen anbulategi ondokoan. Egunotan hartzen ari diren salbuespeneko neurrien barruan, sistema hori eten egin da aldi baterako. Alarma egoera indarrean dagoen bitartean sistema hori ez da erabiliko eta epe mugarik gabe utzi ahalko dira ibilgailuak aparkatuta gune horietan.


Alarma egoera amaitzen denean berriz aktibatuko da errotazio sistema.