Igo
  • 2022/05/24

Laneratzen laguntzeko zerbitzua martxan jarri du Galdakaoko Udalak

16 urtetik gorako galdakoztarrak enplegurako bidean laguntzeko zerbitzua abiatu du Galdakaoko Udalak. Zerbitzu pertsonalizatua izango da, norberaren beharretara, lehentasunetara eta erritmora egokituta, zeinak lan gaitasunak sortzen eta enplegurako ibilbidea hasten lagunduko diona erabiltzaileari. 
 
Erabakiak hartzeko erabiltzaileak daukan gaitasuna landuko da, baita norberaren ahalmen pertsonal guztiak praktikan jartzen ere. Curriculum eraginkorra egiten irakatsiko da eta lana bilatzeko bideak eta doako prestakuntza-ekintzei eta prestakuntza-proiektuei buruzko informazioa ezagutaraziko da. 
 
Guzti horretan orientatzaile batek gidatuko du erabiltzailea, ikasketa maila dena delakoa izanda ere. Orientatzaileak Gizarte Ekintzako alorrean hartuko du zerbitzuaren laguntza eskatzen duen edozein galdakoztar. Horretarako, Galdakaoko Udaleko Gizarte Ekintza alorrarekin harremanetan jarri beharko du (tec.insercion@galdakao.net helbidera idatziz edota Gizarte Ekintzako eraikinera joanda, Pontzi Zabala 3) eta ondoren orientatzailea jarriko da harremanetan erabiltzailearekin hitzordu bat emateko. Arreta egunak astelehenetan eta ostegunetan izaten dira, 9:30tik 13:30era.