Igo
  • 2020/02/04

Lan istripuan hil den langileagatik samina adierazi du udalak eta prebentzio neurrietan sakontzeko premia azaldu du

Pieza bat gainera erorita, lan istripuan hil zen langile bat astelehenean Galdakaon: 40 urteko laudiotar bat.


Galdakaoko Udalak bat egiten du hildako langilearen senide, lagun eta lankideen saminarekin. Baita langileriarenarekin, oro har. Izan ere, neurriak eskatzen dituen egoera larri baten aurrean gaude: aurten Euskal Herrian lan istripuz hil den 11. langilea da atzokoa, eta urteak lehen hilabetea besterik ez du gainditu oraindik.


Hausnarketarako deia egiten du hargatik Galdakaoko Udalak, eta prebentzioan zein segurtasunean sakontzeko premiaz ohartarazi du.