Igo
  • 2018/09/13

“Lagun Artean” alkarteak irabazi dau Galdakaoko Adinekoen Joko Tradizionalen XI. Olinpiada

"Lagun Artean" alkartea, 258,5 puntuz, izan da, eguazten honetan Adinekoen Joko Tradizionalen XI. Olinpiadako irabazlea. Jente eta parte-hartzaile asko izan dira bertan, guztira zortzi alkarte lehiatuz.


Bigarrena, Izarra Alkartea izan da (236 puntu).


Txema Larrazabal eta Begoña Ormaetxe zinegotziak izan dira sari banaketaz ardura diranak, kultura eta kirola uztatu dituen ekintzaren amaieran. Halako ekimena 2008an hasi zan Galdakaoko udalaren Adinekoen Dinamizazio Zerbitzuak bultzaturik.


Ekintzan artean joko tradizional batzuk dagoz (Boloak, Toka, Uztaiak, Eraztun jaurtiketa bertikala, Hoyote eta Zazpi eta erdi), gehienez ordu biko iraupenaz, parte hartzea librea da eta Galdakaoko Adinekoen Zentroen arteko Txapelketarako tartea bilatzen da. aurreko edizinoetan lez, ekintza hau animatu dauen Ramón Astikak gogoratu dauenez: "Sólo ha hecho falta acudir y participar, pasarlo bien y optar así a algunos de los muchos premios que se han sorteado entre los participantes".


Udalak eskerrak emoten dauz boluntarioen inplikazinoagaitik, beste urte batez, jarduera hau burutzeko emon daben laguntzagaitik.


Sailkapena ondokoa izan da:


1º- 258.5 puntos - LAGUN ARTEAN


2º- 236 puntos - IZARRA


3º- 225 puntos - ELKARBIZI


4º-221 puntos - DANOK AURRERA


5º -196.5 puntos - GURE ETXEA


6º -168.5 puntos - ELKARTEA


7º- 128.5 puntos -ETXEA ANAITASUNA


8º- 80 puntos - RESIDENCIA USANSOLO