Igo
  • 2018/07/05

La Fuga, Eskorzo, Nirvanaren tributu-taldea eta Enrique Villarreal “El Drogas”, Galdakaoko jaietan

La Fuga, Eskorzo, Nirvanaren tributu-taldea eta Enrique Villarreal "El Drogas" izango dira entzungai Galdakaoko jaietan. Herritarrek hautatu dituzte lau kontzertuetako hiru, Udalak egindako proposamenen artean, parte hartzeko prozesu baten bitartez.


Kulturako zinegotzi Ainhoa Agirregoikoak azaldu ditu parte hartzeko prozesuaren emaitzak. Astelehenean, uztailak 2, amaitu zen eta 3.851 ekarpen jaso zituen guztira, errekorra. Inoizko parte-hartzaile kopuru handiena da duela zenbait urtetik hona herritarrek santakurtzetako musika-egitaraua osatzeko bultzatu diren prozesuen artean.


«Inkestan parte hartzeko emandako erraztasunek egin dute posible emaitza hau. Izan ere, ez da ezarri pertsona bakoitzak botoa emateko mugarik, ezta identifikatzeko betebeharrik ere. Hautagaietako batzuen zaleak mobilizatu egin dira, eta online prozesuak partaidetzen errekorra lortu du», azaldu du Agirregoikoak. Santakrutzetan arituko diren musikarien maila nabarmendu du, eta herritarren gustukoa dela, urtez urte haiek hautatzen baituzte.


Honako hauek izan dira partaidetza-prozesuaren emaitzak:


Zer musika-taldek nahi duzu jotzea ostiralean, irailaren 7an (Tributu-banden eguna)


. The Buzz Lovers (Nirvanaren tributu-taldea)  2192


. Leña al mono (Leñoren tributu-taldea)   282


. Pakean Utzi Arte (Hertzainaken tributu-taldea)   543


Zer musika-taldek nahi duzu jotzea larunbatean, irailaren 8an?


. La Fuga  2198


. Hesian + Governors  588


. Zoo+Revolta Permanent  254


Zer musika-taldek nahi duzu jotzea ostiralean, irailaren 14ean?


. Eskorzo  1593


. Vendetta  849


. Ainhoa Cantalapiedra 1357