Igo
  • 2020/05/21

KZguneak formakuntza-modalitate berri bat jarri du martxan: zuzeneko formakuntza bideo-deien bidez

KZguneak formakuntza-modalitate berri bat martxan jartzearen berri eman nahi du: zuzeneko formakuntza, bideo-deien bidez, talde txikietan.


Formakuntza mota hau, honako inprimaki hau bete ondoren eskatuko da:


👉 https://bit.ly/3bdmqqd


Horrela, interesdunek beren informazio pertsonala eta harremanetarako informazioa, ordutegi eta lehentasunezko hizkuntza, eta izena  eman nahi duten eskuragarri dauden ikastaroen berri  eman beharko dute.


KZgunetik talde murriztu horiek osatzeaz arduratuko dira - 4 pertsonatik 6ra-, eta ikastaroaren hasieraren berri emango dute posta elektronikoz.


Zerbitzu honi buruzko beste edozein kontsulta egiteko, interesdunek 945 016 100 telefonora edo kzc@kzgunea.net helbide elektronikora idatz dezakete.