Igo
  • 2020/05/29

KZguneak ekainean urrutiko hitzaldiak doan eskaintzen jarraituko du YouTube bidez

Maiatzean zuzeneko urrutiko hitzaldien zerbitzuak harrera ona izan ondoren, ekainean zehar Youtube KZguneaTIC bidez zuzeneko hitzaldi berri batzuk egiteko asmoa du KZguneak, goizez zein arratsaldez.


Zuzeneko hitzaldietara joateko, interesa duten pertsonek Interneterako konexioa baino ez dute behar, YouTubeko ekitaldirako sarrera librea izango baita (ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea).


Ekaineko urruneko hitzaldien plangintza honako hau da:


🔸Ekainak 2, 11:00-12:00: Murgildu  errealitate birtual eta areagotuan / Euskaraz


🔸Ekainak 4, 18:00-19:00: Ezagutu  3D inprimatzeak dituen aukerak / Gaztelaniaz


🔸Ekainak 9, 18:00-19:00: Erosi  etxetik irten gabe / Euskaraz


🔸 Ekainak 11, 11:00-12:00: Zure  diru-zorroa smartphonean / Gaztelaniaz


🔸Ekainak 16, 11:00-12:00: Zure  ordenagailua biruz eta bestelako mehatxuetatik babestu / Euskaraz


🔸 Ekainak 18, 18:00-19:00: Streaming  plataformak ezagutu  / Gaztelaniaz


🔸 Ekainak 23, 18:00-19:00: Android  sekreturik gabe / Euskaraz


🔸 Ekainak 25, 11:00-12:00: Azken  gailu teknologikoak ezagutu / Gaztelaniaz


🔸Ekainak 30, 11:00-12:00: Zure  smartphonea prest izan / Euskaraz


Zuzeneko urrutiko hitzaldien zerbitzuari buruzko informazio guztia eskuragarri dago hurrengo kartelan:


KZgunea Hitzaldiak Ekaina.pdf