Igo
  • 2021/12/15

KZgunea berriro ere martxan, bihartik

Galdakaoko KZgunea berriro zabalik egongo da bihartik aurrera. KZgunean hainbat zerbitzu eskainiko dira, baina zerbitzu nagusiak herritarrentzako teknologia berrien inguruko formakuntza izaten jarraituko du.

Esan bezala, zerbitzu desberdinak eskaintzen ditu KZguneak: izapideak, nabigazioa, tutoretzak… Eta ikastaro horiek guztiak www.kzgunea.eus webgunean kontsultatu daitezke.

Edozein kontsulta aurrez aurre egiteko ezinbestekoa izango da aurretiko hitzordua eskatzea, edo bestela, 945 062 555 zenbakira deituta ere argitu daitezke zalantzak.
Galdakaoko KZgunea beraz, irekita egongo da bihartik aurrera, honako ordutegiarekin:
Astelehenetik ostiralera: goizeko 09:00etatik, 13:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik, 20:00etara.