Igo
  • 2020/10/30

Kurtzeko plazaren ondoko aparkalekua txandakakoa bihurtzeko lanak hasiko dira astelehenean

Kurtzeko plazaren ondoko aparkalekua txandakakoa bihurtuko da aurki eta hartarako egokitzapen lanak hasiko dira astelehenean: margotu egin behar da aparkalekua, seinaleztatu, makina jarri. Zonaldeka egingo dira lan horiek, eta beraz, zatika itxiko da aparkalekua ondorengo egunetan. Lanek iraun bitartean, aparkaleku kopurua nabarmen murriztuko da, beraz.


Mugikortasuna erraztea du helburu txandakako sistemak; doan aparkatzeko aukera ematen du, baina gehienez bi orduz. Joan-etorri asko izaten diren guneetan da egokia antolaketa eredu hori, eta horregatik erabaki da Gurutzeko plazan ere ezartzea: Esan, udaletxea eta eskola bertan izanik, mugimendu handiko gunea baita. Lapurdi kaleko eta anbulategi ondoko aparkalekuek ere sistema hori darabilte.