Igo
  • 2018/12/18

Kultura arloak Torrezabaleko “bazkidea PLUS” figura sortu du zinean eta antzerkian deskontu gehiago lortzeko

Galdakaoko udalaren Kultura Arlokak 2019an Torrezabal Kultur Etxeko "bazkide plus" figura ezarriko du. Horrela, urtean zehar programatzen diren ekintza eszenikoetan eta zinea ikustera joateko deskontu garrantzitsuak lortu ahal izango dira.


Zehazki, 2019tik hasita, Torrezabaleko ohiko publikoa fidelizatzeko eta saritzeko, bi figura egongo dira: "TKEko bazkidea" (urteko kuota, 30 euro) eta TKEko bazkidea PLUS" (urteko kuota, 40 euro).


Interesdunek Torrezabalera jo dezakete (Kultura Arloa) edo bestela posta elektronikoa ksanmiguel@galdakao.net helbidera bidali, bertan jarraitu beharreko urratsak adieraziko dizkizutelarik. Azken eguna: abenduak 29.


Figura hauetako bakoitzak ondoko abantailak ditu:


BAZKIDEA


%25eko deskontua TKEko zuzeneko ikuskizunetan eta antzekoak beste hainbat udal-antzokietan ((Amorebieta, Arrigorriaga, Basauri, Gernika, Igorre, Barakaldo, Durango, Elorrio, Ermua, Getxo, Leioa, Santurtzi, Muskiz y Agurain)


Programazioaren informazioa email edota sms bidez.


2 kupoi %50eko deskontuarekin bi pertsonentzat behar bezala iragartzen diren arte eszenikoen emanaldietarako.


TKEko zinemarako 4 sarrera doan.


BAZKIDEA+


%25eko deskontua TKEko zuzeneko ikuskizunetan eta antzekoak SAREAko udal-antzokietan eta programazioaren informazioa email edota sms bidez.


4 kupoi %50eko deskontuarekin bi pertsonentzat behar bezala iragartzen diren arte eszenikoen emanaldietarako.


TKEko zinemarako 8 sarrera doan.