Igo
  • 2020/07/14

Kultur eskaintza oparoa udarako

COVID-19ak "uzten" duen neurrian honako kultur-ekitaldiak antolatu dira "Galdakao Uda 2020" izenpean adin guztietatko pertsonentzat, hala nola zinema, jolasen ibilbidea familientzat eta kalejirak.


Zinema kalean ekimena uztailaren 16an, ostegunean, hasiko da Urreta LHIko patioan. Arestian aipatu dugun moduan izurriteak arauak markatzen ditu eta aforo mugatua izateaz gain, musukoa derrigorrezkoa izango da. Ateak 30 minutu aurretik irekiko dira. Saioak ostegunero errepikatuko dira, abuztuaren 13ra arte (hau barne) eta filma bi eskainiko dira, lehena 19:00etan eta bigarrena 22:00etan.


Programa honako hau da:


📅 Uztailak 16


19:00 Lur eta Amets (euskaraz) / 22:00 Parasitos.


📅 Uztailak 23


19:00 Turuleka Oiloa (euskaraz) / 22:00 Agur Etxebeste.


📅 Uztailak 30


19:00 Paddinton (euskaraz) / 22:00 Ventajas de viajar en tren.


📅 Abuztuak 6


19:00 Boonie Berars (euskaraz) / 22:00 Zombieland mata y remata.


📅 Abuztuak 13


19:00 Mr. Link: Jatorri galdua (euskaraz)  / 22:00 Yesterday.


Bestalde, uztailaren 17an "Jolasen ibilbidea" aurkeztuko da 18:00etan Kurtzeko Plazan. Familiarekin edo lagunekin jolasteko ekimena da eta helburua Galdakao ezagutzea da. Guztira 15 jolas dira eta ekimen guztiak islatzen duen kartelean QR baten bitartez deskargatu ahal izango dira.


Amaitzeko, uztailaren 17tik abuztuaren 16ra bitartean, ostiral eta igandeetan, kalejirak egingo dira herriko txistulari, dultzainero eta trikitilariekin.