Igo
  • 2020/04/11

Koronabirusaren ondorioz egoera larriak bizitzen ari diren herritarrek Bizkaiko Psikologoen Elkargo Ofizialak bideratutako arreta psikologikorako dohaineko zerbitzua dute

Udalak informatu nahi du Bizkaiko Psikologoen Elkargo Ofizialak martxan ipini duela zerbitzu bat bereziki larriak diren isolamendu egoerak bizitzen ari diren herritarrei zuzenduta, koronabirusaren ondorioz sortutako zailtasun-aldi honetan. Arreta hau Larrialdietan eta Hondamendietan Esku Hartzeko Taldeko kide diren eta zerbitzu hori eman nahi izan duten elkargokideek emango dute.


Kalteberatasun egoera larrian dauden pertsonek zerbitzua eskatu ahal dute psikobizi.bizkaia@cop.es helbide elektronikora idatziz edota 686202918 zenbakira whatsapp-a bidaliz.


Bizkaiko Psikologoen Elkargoak, Larrialdietan eta Hondamendietan Esku Hartzeko Taldearen bitartez, lehen sorospen psikologikorako PSIKOBIZI zerbitzua eskaintzen du. Doako zerbitzu honen helburua kalteberetasun psikologiko bereziko egoerak bizitzen ari diren pertsonak laguntzea da.


Zerbitzua da batez ere: bakarrik dauden pertsonentzat; egoera bereziak bizi izan duten adingabe eta familientzat; genero-indarkeria arriskuan dauden andreentzat; eta, orokorrean, osasun-larrialdi egoera honen ondorioz bizitzen ari garen gizarte-konfinamendu neurriengatik arazo psikologikoak izan ahal dituzten pertsonentzat.


Bizkaiko Psikologoen Elkargoak dionez zerbitzua segurtasun eta pribatutasun berme guztiekin egiten da, eta erabiltzaileek arreta ziurrena eta onena jasoko dute.


Udalak eskerrak eman nahi dizkie, modu batean edo bestean laguntza ematen ari diren herritar guztiei, ta kasu honetan, Bizkaiko Psikologoen Elkargo Ofizialeko kideei. Denon artean lortuko dugu!