Igo
  • 2020/04/23

Konfinamendu garaian adinekoak zaintzeko aholkuak, gida batean

Galdakaoko Udalak, Adinekoen Dinamizazio Zerbitzuaren bitartez, "Egunekoari aurre eginez" aholhu-gida argiraratu du. Bertan, konfinamendu garaian adinekoek izan beharko lituzketen zainketarako jarraibideak ematen dira.


Zerbitzu horren arduradunek jakinarazi dutenez, garai honetan normala da emozioak ohi baino biziagoak izatea: urduritasuna, haserrea, beldurra, estutasuna..., eta horregatik gure burua zaintzeko aholkuak praktikan jartzea gomendatzen dute. Informazio hori Espainiako Psikologiaren Kontseilu Nagusiaren gomendioetan oinarrituta dago.


Gidak proposatzen du:


1. Egin eguneroko plana. Hartu kontuan norberaren zaintza, etxeko garbitasuna, aisialdi orduak.... eta ezarri ordutegi finko bat.


2. Ez aldatu loaren zikloak. Oheratu eta altxatu betiko ordu berdinean. Ez aldatu erloju biologikoa.


3. Etxean gelditu. Benetan beharrezkoa bada bakarrik irten, eta irtetzekotan, prebentziorako ohiturak praktikatu (eskuak xaboiarekin maiztasunez eta ondo garbitu; eztula edo doministua egiteko estali ahoa ukolondoarekin edo erabili botatzeko zapi bat...).


4. Hautatu informazio iturriak eta dosifikatu informazioa, bestela eskuragarri dagoen informazio-bolumena izugarria denez, oreka pertsonala kaltetu dezake.


5. Teknologia berriak aprobetxatu konektatuta egoteko.


6. Egin ariketa fisikoa egunero eta hartu denbora jarduera atseginetarako (irakurri, egin eskulanak, ikusi filmak edo telesailak...).


7. Proposatu elkarbizitzarako arau errazak eta eutsi beti umoreari.


Informazio gehiago nahi izan ezkero, deitu 944010545 telefono zenbakira.


---------------------------------------------------------------------------------------


👇HEMEN IRAKUR DEZAKEZUE GIDA PDF FORMATUAN



GIDA - Egunerokoari aurre eginez