Igo
  • 2021/12/23

Kiroldegiko abonatuek rokodromorako aparteko tasarik ez ordaintzea erabaki dute EH Bildu, Usansolo Herria eta Podemosek

Urteko azken osoko bilkuran bi proposamen eztabaidatu dira eta biak onartu dira. Lehen puntuaren eragin zuzena hiru bat hilabete barru gauzatuko da: kiroldegiko abonatuek ez dute tasarik ordaindu beharko rokodromoa erabiltzeagatik.

EH Bilduren, Usansolo Herriaren eta Podemosen aldeko botoekin onartu da kiroldegiko abonamendua dutenek ez ordaindu behar izatea aparteko tasarik rokodromoa erabiltzeagatik. Orain, abonatuta egon arren, euro bat ordaindu behar izaten dute rokodromoaren erabiltzaileek erabilera bakoitzeko. Oposizioko taldeek eta gobernuko kide den Auzoakek ez dute erabakia babestu.  EAJ, Auzoak, PSE-EE eta atxiki gabeko zinegotzia abstenitu egin dira, forma akatsak argudiatuta.

60 zuzkidura bizitoki eraikitzeko aurreproiektua ere onartu da abenduko osoko bilkuran. Prozedura kontua izan da plenora eramandakoa: dagoeneko onartua dago bizitokiak egiteko plan berezia, eta eraikina egiteko kontraturako beharrezkoa da aurreproiektuaren onarpena. Aho batez onartu da.