Igo
  • 2022/06/23

Kalistenia jardunaldia egingo da uztailaren 2an Plazakoetxeko parkean, street workouta sustatzeko

Street workoutaren oinarriak eta filosofia bertatik bertara ezagutarazteko eta era guztietako pertsonak street workoutean murgildu daitezen bultzatzeko, kalistenia jardunaldia egingo da uztailaren 2an, larunbata, Plazakoetxeko parkean. 

Galdakaoko bizilagunak kirol horretan murgiltzea sustatuko du jardunaldiak, izan ere, profesionalen laguntzekin, street workaoutean lehen pausuak eman ahal izango dituzte herritarrek. Gainera, bertaratzen direnek aukera izango dute kirol horretan denbora asko daramaten pertsonekin elkartzeko, haiekin zalantzak eta kezkak partekatzeko, eta kirol horri buruzko ikusmoldeak zabaltzeko.

Nabarmentzekoa da jardunaldi parekidea izango dela hurrengo asteko larunbatekoa, eta talde mistoen parte hartzea sustatuko dela, emakume gehiago has daitezen street workoutaren munduan. 

Antolakuntza arduratuko da ekintza honetarako beharrezkoa den material eta langile guztiak eskura jarri eta koordinatzeaz, eta baita janaria eta edaria emateaz zein atsedenen dinamizazioaz ere.

12 urtetik gorako herritarrek parte hartu ahalko dute ekimenean, aldez aurretik izena emanda. Izena emateko galdetegi hau bete behar da ondorengo helbidean: https://forms.gle/h6JECERomUskQGNM7. Era berean, izena ematen dutenekin datu base bat sortuko du Galdakaoko Udalak mota horretako jardueren jarraipena egin ahal izateko.