Igo
  • 2021/10/08

Kalistenia gune berria du Plazakoetxek

Aire zabalean kirola egiteko aukera berri bat du Galdakaok: kalistenia parkea. Plazakoetxen egokitu da gero eta indar handiagoa hartzen ari den diziplinarako gunea.


150 metro inguru dira Udalak kirol horretarako egokitu direnak, eta hainbat entrenamendu mota egiteko 13 gune jarri ditu erabilgarri. Norberaren pisuan oinarritutako ariketa fisikoan datza kalistenia.


Gobernu Planeko 27. puntuari erantzuten dio neurriak.