Igo
  • 2022/05/04

Kaleko argiteria hobetzeko lanak hasiko dira Meatzetabiden, Tximiolarregoikoan eta Mugaburun

Udalerriko kaleak hobeto argiztatuta egon daitezen lanean jarraitzen du Galdakaoko Udalak eta argiztapen berria eremu gehiagotara zabaltzen segitzen du; beste hiru gune hobeto argitzeko lanak hasiko ditu egunotan. Meatzetabiden, Tximiolarragoikoan eta Mugaburu Parkean aldatuko da argiteria. Astebete iraungo dute lanek eta, obrek eragina izango dute eremu horietako zenbait pasaguneetan. 

Gobernu Planeko 18. puntuan agindutakoa beteta, kaleko argiztapena hobetu eta energia eraginkortasuna areagotzen ari da horrela Udala.

Oraingo aldi honetan, hiru gunetan egingo dira lanak:

  • Meatzetabiden: Gaur hasiko dira lanak eta astebetez luzatuko direla aurreikusten da. Unkina kiroldegiko sarreraren ondoan argi-puntu berri bat jartzeko obrak izango dira eta pasagunea eten egingo da unean-unean. Obrako seinaleek zehaztuko dituzte jarraitu beharreko igarobideak. Obrek Meatzetabideko 1A eta 1B zenbakien aurreko ibilgailuen sarreran eta aparkalekuan eragina izango dute.
     
  • Tximiolarregoikoan: Lanak bihar hasiko dira eta astebete iraungo dute, aurreikuspenen arabera. Tximiolarragoikoako 11. zenbakiko atzealdean argi-puntu berri bat jartzeko lanak izango dira eta pasagunea eten egingo da unean-unean. Lanek Tximiolarragoikoako plazako 11 eta 20 arteko zenbakien ibilgailuen sarreran eta aparkalekuan eragina izango dute. Obrako seinaleek adieraziko dute nondik igaro behar den.
     
  • Mugaburu Parkean: Etzi hasiko dira lanak eta astebetez luzatuko dira. Haurren jolastokian eta Bizkai kaleko 9. zenbakiaren alboko oinezkoen pasabidean (garajeetara sartzeko gunearen atzealdea) argi-puntu berriak jartzeko egingo dira lanak eta pasabidea unean-unean moztuko da.

Eragildako kalteak ulertuko dituztelakoan, herritarrei eskerrak eman nahi dizkie Udalak.