Igo
  • 2021/06/11

Kaleko argiteria hobetzeko lanak aurki hasiko dira

Kaleko argiteria nabarmen hobetuko da Galdakaoko zati handi batean, aurki. Sistema aldatu egingo da, eta led oinarri izango duena jarriko da, besteak beste, Tximiolarren, Plazakoetxen, Kurtzean, Uraskan, Olabarrin, Egiako formazio zentroan, Santa Barbara futbol zelaian, Urretan, Aperribain eta Zuhatzun. Baita Usansolon ere. Kontratuak sinatu ondoren enpresekin eginbeharrak antolatu eta materiala eskatzen ari da uneotan, eta uztailan espero da lanak hastea. Hala ere, lan gehienak abuztuan eta irailan gauzatuko dira. Guztira, 384.673 euro erabiliko dira Galdakaoko kaleetako argiteria hobetzeko.


Led sistemari esker, argiztapena hobetzeaz gain, energiaren eraginkortasuna hobetuko da, ingurumena zaintzeko bidean ere urratsa eginda. Herritarrek urtetan eskatu dutena eta 2020rako aurrekontu parte hartzaileetan proposatu zutena gauzatuko du horrela Udalak, eta herritarren aurrean hartutako konpromisoa beteko du. Gobernu planaren 18. puntuak jasotzen du argiteria hobetzeko konpromisoa


Honako gune hauetan aldatuko da kaleko argiteria, zortzi lotetan banatutako kontratuen bidez, eta ondorengo aurrekontua izango du bakoitzak:



✅Tximiolarre ingurua: Tximiolarre Goikoa eta Behekoa, eta Plazakoetxe. 40.711 euro.


✅Kurtzea: Urki, Errekalde bidea, Bizkai kalea eta Sixta Barrenetxea. 41.420 euro.


✅Uraska-Labeaga. 43.247 euro.


✅Santa Barbarako futbol zelaia. 71.940 euro.


✅Usansolo: Unkina ploaza, Ander Deuna, Oletxe eta Ibaiondo. 33.001 euro.


✅Olabarri, Egiako formazio zentroa, Fray Romualdo kalea eta Bernart Etxepare. 67.899 euro.


✅ Urreta. 45.413 euro.


✅ Aperribai eta Zuhatzu. 41.042 euro.

ARGITERIA_MAPA-Galdakao2021.pdf