Bilatzailea:

Hasiera |

Berriak

Berriak

Kale liburutegietako lehena erabilgarri dago Urretako Musika Eskola ondoan

Kultura   2023/05/24

Irakurzaletasuna sustatu eta liburuak herritarren eskura jartzeko helburuz, kale liburutegietako lehena jarri du Galdakaoko Udalak: Urretan, Musika Eskolako plazan, liburuz betetako armairua jarri du, informazio panelaren ondoan. 

Zabalik egongo da liburutegia, nahi duenak nahi duen liburua hartzeko. Bertan irakurri ahal izango dira liburuak, kalean, eguradi ona denetan, eta etxera eraman ahalko dira. Utzi ere egin ahalko dira liburuak bertan, beste pertsona batzuek irakur ditzaten. Hain zuzen, liburuei mugimendua emango zaie horrela, bizi berri bat. Interesgarri diren liburuak beste batzuen eskura uzteak herritarrak, eta beraz, herria, aberasten lagunduko du.

Musika Eskola ondoan jarri da kaleko lehen liburutegia. Armairua espresuki egin da, eta kalean egoteko egokia den probatuko da. Egin beharreko moldaketak eginda, beste plaza eta parke batzuetan ere jarriko da kale liburutegia. Hasiera batean, leku hauetan jarriko da: Plazakoetxen, Ardanza parkean, Urretako anbulatorio aurreko plazan eta Txistulandan. Hain zuzen, Txistulandatik iritsitako eskaera bati erantzunez jarri da martxan egitasmoa: 2023 eta 2024rako aurrekontu parte hartzaileetan proposatu zuten Txistulandako jolas gunean liburutegi mugikorra jartzea.