Igo
  • 2018/11/05

Juanjo San Sebastián konbidauetako bat izango da Ganguren mendi taldeak hile honetarako antolatu dauen XV. Mendi Astean

Juanjo San Sebastian mendizalea izango da Ganguren Mendi Taldeak antolatu dauen XV. Mendi Astearen erreferentzia nagusia. Aste honetan hitzaldiakaz hasiko dan programa herritar guztientzat zabalik egongo da sarrera doakoa izango dala.


Juan San Sebastianek azaroaren 14an, 20:00etan hasita, Torrezabalen, "Bidaia" izenburua daukan hitzaldia emongo dau. Bertan ibili dituan kilomentroez jarduteaz gain, gaurko eta garai bateko pentsamentuen artean dagoan aldeaz be arituko da.


Ganguren Mendi Taldeak programatutako gainerako hitzaldiak:


Azaroak 7, eguaztena: Igone Camposek eta Ainhoa Lendinezek mendi-lasterketetan izan dabezan esperientziaz hitz egingo dabe, 19:30ean, Ganguren Mendi Taldearen egoitzan.


Azaroak 8, eguena: Iņigo Iruretagoienak Himalaiatik neguan bakarrik egin ebazan 74 egunak aitatuko dauz.


Azaroak 15, eguena: Mikel Barcenillak erdi mailako mendian izan beharreko segurtasuna aztertuko dau, 19:30ean, Gangure Mendi Taldearen egoitzan.