Igo
  • 2022/05/02

Juan Carlos Irizar musikari eta konpositorea omenduko du Udalak, maiatzaren 15ean egingo den kontzertuan

Musikari Galdakaon horrenbeste eman zion Juan Carlos Irizar Oñatiko musikari eta konpositoreak utzi gintuela urtea bete zen apirilaren 22an.
Bere figura oroitzeko, kontzertu bat antolatu du Galdakaoko Udalak; beti Galdakaoko plaza eta auzoak bete dituen musikaren funtsa jasotzen duen kontzertu-omenaldia. 

Sormeneko jardueren barruan kokatuko da omenaldia, eta kulturaz eta sortzailez betetako asteari amaiera emango dio kontzertu horrek. Hain zuzen, sortzaile handia izan zen Juan Carlos Irizar bera, eta Galdakaorako espreski pieza ugari sortu zituen, gainera, bai bandarako, bai txisturako eta bai korurako; besteak beste, Galdakaoko Inauterietako ereserkia. 

Galdakaon igaro zituen urteetan Oñatiarrarentzat esanguratsuenak izan ziren piezak berreskuratuko dituzte berriro, maiatzaren 15ean, igandea, Da Capo musika bandak, txistulari bandak eta Maximo Moreno musika eskolako abesbatzak. Hitzordua 13:30ean izango da Kurtzeko Plazan egongo den karpan.