Igo
  • 2022/05/11

Juan Bautista Uriarteko autobus geltoki bi batu egingo dira, trafikoa arintzeko

Juan Bautista Uriarte kaleak autobusen joan-etorri asko eta geltoki ugari ditu: bi geraleku norabide batean, eta hiru bestean. Azken asteotan egindako lanen ondorioz, Elexaldetik Plazakoetxerako norabidean dagoen hiru geltokietako bat apur bat mugituko da, gainera, bertan markesina jartzeko. Ondorioz, lehen hurbil zeuden bi geltoki are distantzia txikiagora geratuko dira elkarrenengandik. Udalak aztertua zuen egoera lehen ere, eta are argiago geratu da orain ondorioa: autobusen Bilborako norazkoan ere nahikoa dira bi geltoki, kontrako norabidean bezala. Bizkaiko Foru Aldundiari hausnarketaren berri eman zion, eta Bizkaibusen geralekuak berrantolatzeko proposamena egin zion Galdakaoko Udalak. Azterketan bat etorri, eta eskaera egokia iruditu zaio Aldundiari, eta ondorioz, Udalak proposatutako aldaketak gauzatuko dituela jakinarazi du: bi geltoki batu egingo dira, eta bina geltoki egokituko dira Juan Bautista Uriarten norabide bakoitzean. Gehiegizko geldialdiak saihestu, eta trafikoa arintzea eragingo du horrek.

Zehazki, Juan Bautista Uriarte kaleko 37. zenbakian eta 7.ean dauden geralekuak aldatzea eta 27. zenbakian geraleku bakar batean batzea erabaki du Udalak, Aldundiaren oniritziarekin. 37. zenbakian dagoen markesina geraleku bateratura eramango da. Bilborako norabidean, hori izango dute geltoki autobusek maiatzaren 17tik aurrera. 

Hortaz, hurrengo asteartetik aurrera egongo da erabilgarri geraleku berria, eta markesina aldaketa, seinale eta margotzeen egokitzapenak pixkanaka egingo dira. Lehenengo egun horietan sor litezkeen endredoak ulertuko dituztelakoan, eskerrak eman nahi dizkie Udalak erabiltzaileei.