Igo
  • 2018/10/09

Jon Pena izan da XVI. Memorial Joserraren irabazlea, lupetz eta euri artean, are gogorragoa bihurtu dan mountain-bike proban

Jon Penak, 2:09:52ko denporaz, XVI. Memorial Joserra irabazi eban eguraldi txarragaz jokatu zan proba. Lupetzak ibilbide guztian eta euriak laztu eban berez gogorra zan Usansoloko proba. Baldintza honeek aurreikusitako parte-hartzea jatsi eban, baina giro ona eta antolakuntza bikaina ez zan kaletua suertau.


Jon Pena nabamen aurretik sartu zan helmugan, Jose Mari Duņabeitia (GNG Master Team) bigarren heldu zala. Andera Alvarez bilbotarra (Miribilla BTT) izan zan podium absolutua osatu ebana.


Guztira 150 txirrindularik parte hartu eben proban, antolatzaileei esker, urtez urte tradizino bihurtu dala, "U113 triatloi Taldea", "El team" taldea eta Galdakaoko udala, laguntza ugarigaz, boluntarioak eta DYA, besteak beste.


Probaren sailkapena kontsultau HEMEN