Igo
  • 2019/04/11

Jon Arretxe bezalako idazleek eta Oihan Vega bezalako musikariek euskararen erabilera sustatuko dute Galdakaoko ikasgeletan

Pertsona ospetsuak, Oihan Vega musikaria eta aurkezlea bezala, idazleak, Jon Arretxe bezala, eta ipuin kontalariak eta kirolariak, martxotik hasita Galdakaoko ikastetxeetara etortzen ari zaizkigu euskararen erabilera sustatzeko, ez soilik ikastetxean, baita kalean ere, "Ikastetxeetan solasaldian" programaren bitartez, Galdakaoko Udalaren Euskara Zerbitzuak bultzaturik.


Ekimen honek hamalaugarren edizioa beteko du aurtengoan eta Galdakaon martxan jarri den Euskararen Erabilera Sustatzeko Plan Orokorraren barruko ekimenetan kokatzen da.


Euskal autoreek bideari ekin diote jada martxoan ikasgeletatik, euskal liburugintzaren aspektu desberdinak edo bizipenak azalduz, esperientzia pertsonaletik abiatuta. Solasaldiak irekiak dira ikasleek literaturaren eta egile bakoitzaren sorkuntza-lanaren aspektuez galderak egin ditzaten.


Iaz egin zen bezala, aurtengoan ere, programa beste pertsona esanguratsuengana ere zabaltzen da. Oihan Vegak 2016an parte hartu zuen eta aurtengoan ere bat egin du urtez urte ikastetxeetan onarpen duen ekimen honekin.


Datozen aste eta hilabeteetan, literaturari eta irudigintzari lotutako pertsonek, ipuin-kontalariek. Galdakaoko ikasgelak bisitatuko dituzte. Besteak beste, Jon Arretxe, Pello Añorga, Antxon Irusta, Rosa M. Martínez, Leire Bilbao, Esti Vivanco, Miren Agur Mebe eta Harkaitz Cano.