Igo
  • 2018/12/14

Joaquín Valle, Galdakao klubeko kidea, estadu mailako sei errekor hautsi ditu A Coruñan, Master 60ko kategorian

Joaquín Valle beteranoak, halterofiliako Galdakao klubeko kidea, distira izan eban A Coruñan jokatu dan Federazioen Espainiako III. Master Txapelketan.


Vallek saio bikaina osatu eban 60 urtetik gorakoen kategorian (M60), 62 kilorainoko kategorian, estadu mailako sei errekor hautsiz: 58 kilo aldikada bakarrean eta 60 kilo eta 72 kilo bi aldikadatan eta, ondoren, 75 kilogaz eta bardin batura olinpikooan, 132 eta 135 kilogaz. Guztira, sei garaipen beste horrenbeste errekorrakaz.