Igo
  • 2020/03/28

Japoniar gereziondo koloretsuek ordezkatuko dituzte Agirre Lehendakaria plazako makalak

Agirre Lehendakaria plazan zeuden zuhaitzak kendu egin ditu udalak. Makalak ziren zuhaitz horiek; txopoak. Ez dira hirira ondo egokitzen, eta gaixorik zeuden. Ahul egonik, apurtu eta adarrak edozein momentutan erortzeko arriskua zegoen, eta, arriskuak saihesteko, moztu egin ditu udalak.


Aste honetan kendu dituzte makalak udal langileek, eta aurrerago landatuko dituzte zuhaitz berriak. Ondorengo udaberrietan plaza kolorez jantziko duten japoniar gereiziondoak izango dira bizilagun berri horiek.