Igo
  • 2018/04/12

Japon, Estatu Batuak, Erresuma Batua eta Euskal Herriko taldeek musika esperimentalaren erdigune bihurutuko dute Galdakao, Kaiola Festibalaren eskutik

Maiatzaren 26an, III. Kaiola Festibalaren eskutik, Galdakao musika esperimentalaren erdigune bihurtu da. Oraingo honetan, Japon, Estatu Batuak, Erresuma Batua eta Euskal Herriko taldeak bilduko dira festibalean.


Ainhoa Agirregoikoa, Kultura Arloko zinegotziak azpimarratu duenez, "Kaiola Festibala barriro jatorku, gogo handiagogaz ganera, datorren maiatzaren 26ko festibala antolatzeko. Ideiak argi daukaguz, proiektu hau aberastu eta indartu daben proposamen barriakaz. Publikoak ondo erantzuteak eta kritika ona jasotzeak oinarri ezin hobeeak dira edizino bakotxean indar barriakaz jarduteko".


Aritza Landaluze koordinatzailearen esanetan, "festibala koktel musikal bat da, musika zuzenean entzun eta bizi den tokia. Nik dakidanez, ez dago antzekorik musikaren agertokian, ez Euskal Herrian, ez Estatuan".


Aurtengo 3. edizioak  Erresuma Batuko taldeak izango ditugu, Volcano the Bear eta Vibracathedral Orchestra.


Talde biak, hurrenez hurren, Manchesterren eta Leicesterren sortu ziren. Ibilbide paralelo samarra izan badute ere, bakoitzak bere soinu-paleta bakarra sortzen aritu da.


Zalantza barik, Ingalaterrako underground musikaren erreferenteak dira eta antzeko musiken eragina dute, folka, jazza, inprobisazioa, rock esperimentalena, antzerkia eta beste hainbat gauza.


Japon eta New Yorketik duo formatuan datoz Otomo Yoshihide musikaria eta Chris Pitsiokos gaztea.


Lehenengoa Japongo underground musikaren instituzio bat da, benetako erreferente bat jazzaren munduan, inprobisazioan, objektuen manipulazioan, biniloak erabiliz, gitarraz eta hainbat elementurekin; hain zuzen ere, 70.eko urteetan Japonen hasi zen mugimenduko musikari handienetako bat da.


Lehenengo aldiz, New Yorken Chris Pitsiokos saxofonista gaztearekin zenbait klubetan jo ondoren, Europatik tour txiki bat egitea erabaki dute, leku selektoagoetan jotzeko, kasurako, Londresko Oto kafetegia, Galdakaon izango diren bezpean joko dutelarik.


Euskal Herriko taldeekin lan egiten jarraitu nahi dugu, baina, aldi berean, egonezina eta gure antzeko filosofia izan beharko dute. Ildo horretan, talde desberdinek joko dute. Berako "Borrokan" taldea, 90.eko hamarkadaren amaieran sortu zen, ez dauka diskografia zabalik, baina ondare erabat desberdina eta pertsonala sortu dute, kontzertu bakoitza hitzordu handia izatea bihurtuz.


Era berean, "Inoren Ero Ni" taldea, 2000. urte hasieran sortu zen, Bap taldeko kide ohiekin osatuta, musika ikusteko mundu berezia sortuz joan delarik. Andoaingo taldea eta bere diskografia ezin da inongo zerrendatan sartu. Bikaina da gure Herriko taldeekin lan egin ahal izatea, nortasun oso berezia dutelako, lengoaia musikal propioarekin. Kaiolak jarraitzen eta jarraituko du festibal desberdina izaten; eroso sentitzen gara inprobisazioaren sorpresaren eta musika esperimentalaren artean jokatzen. Erreferentzia izan nahi dugu Euskal Herrian eta hemendik kanpo gero eta jende gehiagok gure berri izatea.


Ainhoa Agirregoikoak nabarmendu duenez, "proposamenak baino esperientziak dira, festibal honetara etorri garen jenteak musika-eskaintza berriak konpartitu eta aktuazio bakotxaren inguruan sortzen den giro bereziaz gozatu ditugunak; argiek eta soinuek lagunduta, Galdakaon mikroklima antzeko zerbait dastatuz. Eta gaineratu du, "lortu den maila ikusita, sarrerarako prezio bat jartzea beharrezkotzat jo dugu, sinbolikoa, joko duten talden kalitatea ikusita eta festbala posible egiteko egin den esfortzua kontuan hartuta. Kasu honetan, hamar euro izango dira".