Igo
  • 2022/06/17

Jaietatik itzultzeko doako gaueko bus zerbitzua Galdakaora iritsiko da bihartik aurrera

Jaietatik itzultzeko doako gaueko autobus zerbitzua Galdakaora eta Usansolora iritsiko da bihartik aurrera, Igorreko jaien bigarren asteburuan. Aurreko astean ez zen zerbitzu hori izan Galdakao ibilbidetik kanpo utzi zutelako, baina Iñigo Hernando alkateak Arratiako Udalen Mankomunitateko lehendakariarengana jo ondoren, zerbitzu hori Galdakaora itzultzea adostu zuten.

Zerbitzu honek urtero urtero onarpen handia dauka eta Galdakaoko jaietara arte luzatuko da. 
 
Gautxori hau normalean larunbatatik igandera bitarteko gauetan eskainiko da, baina udalerri bakoitzaren aukeren eta lehentasunen arabera moldatuko da. Galdakaon Juan B. Uriarte kalean (Laboral kutxan) geratuko da. Aurretik Usansolon geratuko da ere, Gorosibaiko geralekuan.

Arantzazuko jaien salbuespenarekin, bi maiztasun eukiko ditu gauero: goizaldeko 02:30ean, autobus batek irtengo da jaietan dagoen herriko geltoki batetik (herrigunetik hurren dagoan geltokitik, hain zuzen ere), eta Arratiako beste herri guztietara, Galdakaora eta Zornotzara joango da. Gauza bera egingo du ordu bi eta erdi geroago, 05:00ean.
 
2022KO EGUTEGIA
 
IGORRE
Ekainak 11 eta 18 (larunbata)
02:30h / 05:00
Autobus geralekuan
 
BEDIA
Ekainak 25 (larunbata)
02:30h / 05:00
Autobus geralekuan
 
ARANTZAZU
Uztailak 1 (ostirala)
03:30h
Autobus geralekuan
 
DIMA
Uztailak 2 (larunbata)
02:30h / 05:00
Autobus geralekuan
 
ZORNOTZA
Uztailak 16 eta 23
02:30h / 05:00
Anbulatorioko ggeralekuan
 
LEMOA
Uztailak 30 (larunbata)
02:30h / 05:00
Korreosen ondoan
 
ZEANURI
Abuztuak 13 (larunbata)
02:30h / 05:00
Autobus geralekuan
 
AREATZA
Abuztuak 26 (ostirala)
02:30h / 04:30h
Autobus geralekuan
 
ARTEA
Irailak 9 (ostirala)
02:30h / 05:00
Autobus geralekuan
 
GALDAKAO
Irailak 10 eta 17
02:30h / 05:00
Laboral kutxan (J.B. Uriarte)