Igo
  • 2018/10/05

Izarok, urriaren 6an, “Eason” bere bigarren diskoa aurkeztuko du, “Om” lanarekin debut diskografikoan izandako inpaktuaren ostean

Izaro kantariak, urriaren 6an, Torrezabal Kultur Etxean, kritika musikal aipagarriak jaso dituen bigarren lana aurkeztuko du, "Eason". Izan ere, "Om", lehenengo lanarekin agertoki diskografikoan plazaratu ondoren, Mallabiako kantariak bigarren diskohau aurkeztuko du Galdakaon, goxotasuna, sentikortasuna eta pisu poetiko itzela duen musikarekin publikoa txundituko duelarik.


Sarrerak salgai daude honez gero (www.galdakao.eus), ondoko prezioetan:


. Sarrera orokorra: 10 euro.


. TKEko bazkideak: 7,5 euro.


. Adinekoak, langabeak eta taldeak: 9 euro.


. 13 urtetik beherako haurren sarrera: 4 euro.



Berak azaldu duenez, "bazekien bigarren hau etortzea nahi zuela, bazekien norekin egin, nola, nondik eraman nahi zuen eta bazekien zertarako. Baina, lehenengo lanean bezala, ez zekin nora iritsi nahi zuen, eta utziko dut denborak erabaki dezan, nire ordez".