Igo
  • 2020/04/28

Itxialdiarekin lotutako gaiak aztertzeko, herritarrei emango die hitza Galdakaoko Udalak

Herritarren esperientzia eta jakituria balioan jarri nahi ditu udalak eta konfinamenduarekin lotura duten hainbat gai aztertzeko bideo sorta publikatuko duela iragarri du. Bideoetan gaur egun bolo-bolo dabiltzan gaien inguruan hitz egingo dute hainbat galdakoztarrek, haien lanbideagatik, formakuntzagatik edo afizioagatik gaian adituak direnak.


Bideo sortari, Haltza Zentroko Larraitz Artetxe psikologoak emango dio hasiera. Txikienekin lan esperientzia zabala du eta umeekin itxialditik ateratzeko orduan, kontuan hartzeko hainbat iradokizun emango dizkigu.


Galdakaoko Udalak eskertu egin nahi die parte hartzaile guztiei proiektuan parte hartzeko prestutasuna eta gogoratu nahi du bideoan emandako iritziak hizlarienak beraienak direla eta ez udalarenak.