Bilatzailea:

Hasiera |

Berriak

Berriak

Isabel Brazalek EAJren zinegotzi kargua hartu du, Fernando Izagirrek hutsik utzi zuen eserlekua betetzeko

Beste batzuk   2022/06/16

Ez ohiko osoko bilkura egin du Galdakaoko udalbatzak gaur goizean, eta bertan, Fernando Izagirreren dimisioak utzitako lekua bete du EAJren hauteskunde zerrendan zazpigarren aurkeztu zenak. Horrez gain, beste bost erabaki hartu dira; lau aho batez eta bat gehiengo sinplez. Honakoak dira erabakiak:

  •  Isabel Brazal zinegotziak EAJren zinegotzi kargua hartu du. Fernando Izagirre bozeramaileak dimisioa aurkeztu zuen apiril amaieran. Haren aulkia hutsik zegoen ordutik, eta gaur bete du Brazalek. Ez da bozeramailea izango, hala ere. Ainhoa Agirregoikoak beteko du udal taldearen bozeramailetza, Izagirreren ordez.
  • Etxez etxeko laguntza zerbitzuaren kontratua Urgatzi enpresari esleitzea onartu da, aho batez. Kontratu horri esker zerbitzua zabaldu egingo da eta onurak ekarriko ditu bai erabiltzaileentzat eta bai langileentzat.
  • Udalerriko hiri garbiketa egitea, pintaketak eta kartelak kentzea, estolderia sare orokorra garbitzea, saneamendua egitea, desinfekzioa egitea eta arratoi zein intsentuen kontrako kanpainak egingo dituen enpresa kontratatzeko baldintzak onartu dira. EH Bildu, Auzoak eta Usansolo Herriako 10 ordezkariek alde bozkatu dute, Podemoseko zinegotziak kontra, eta EAJko 5 ordezkari, PSE-EEko biak eta atxiki gabekoa abstenitu egin dira.
  • Emakumeen Etxea eraikitzeko Urretako UE-UR-2 eremurako Plan Berezia behin betiko onartu da, aho batez.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Galdakaoko Udalaren arteko lankidetza hitzarmena onartu da, udal hondakinak tratatzeko zerbitzua emateko. Aho batez onartu da.
  • Ostalaritzako terrazak eta mahaitxoak jartzea arautzen duen udal ordenantza aldatzea onartu da. Horren arabera, hemendik aurrera azaroaren 15etik abenduaren 15era birtartean egin beharko dira terraza eta mahaitxoak jarri ahal izateko eskaerak. Abendurako zehaztuta zegoen epe hori orain arte.