Igo
  • 2022/05/10

Irteera kulturala, mendi ibilbidea, aire zabaleko gimnasia eta hitzaldiak, doan, adineko galdakoztarrentzat, maiatzean

Galdakaoko Udalak, Gizarte Ekintzako Adinekoen Dinamizazio Zerbitzuaren bitartez, kaleko hiru ekintza eta hiru hitzaldi antolatu ditu maiatzerako, herriko adineko pertsonentzat. Ohi bezala, doakoak izango dira ekitaldi guztiak:

  • Irteera kulturala: Arriaga Antzokira. XIX. mende amaierako eraikin neobarrokoa da, Joaquín de Rucoba arkitektoak egina eta Juan Crisostomo de Arriaga bilbotar konpositoreari eskainia. 1890eko maiatzaren 31n inauguratu zen. Bilboko antzoki nagusietako bat da, baita hiriko eraikinik nabarmenetakoa ere. Hainbat gorabehera izan ditu, eta, ondorioz, berreraiki eta eraberritu egin behar izan da, 1914ko sutearen edota 1983ko uholdeen ondorioz. 

    Maiatzaren 29an egingo da txangoa eta gehienez 29 pertsonako taldea izango da. Izena emateko epea zabalik dago dinamizazio zerbitzuko bulegoetan eta gehienez, pertsona bakoitzak bi izen eman ahal izango ditu.
     
  • Mendi-ibiltaritza: 13km-ko ibilaldia Urduñatik Amurriora Nerbioi ibaiaren ekialdetik, Garateren iparraldeko magaletik (596 m) jarraituz. Bertatik Salvada mendilerroaren eta Amurrio inguruen ikuspegia dago. 

    Maiatzaren 26an egingo da ibilbidea eta gehienez 30 pertsona onartuko dira. Izena emateko, maiatzaren 11tik aurrera egin ahal izango da dinamizazio zerbitzuko bulegoetan eta gehienez, pertsona bakoitzak bi izen eman ahal izango ditu.
     
  • Aire zabaleko gimnasia: Eguraldi ona aprobetxatuz, gorputza aire zabalean mugitu eta luzatuko dugu monitore baten laguntzarekin.

    Ardantza Parkean egingo dira saioak ekaineko astelehenetan eta asteazkenetan (ekainaren 1etik 29ra) 11:00etatik 12:00etara. Izena emateko, maiatzaren 13tik aurrera egin ahal izango da dinamizazio zerbitzuko bulegoetan eta gehienez, pertsona bakoitzak bi izen eman ahal izango ditu.
     
  • Hitzaldiak: 
    -  “Voluntades anticipadas” Mari Mar Aranaren eskutik, maiatzaren 12an Izarra Adinekoen Zentroan izango da, 16:30ean hasita eta 18:00ak arte. Hitzaldian aurretiazko borondateak eta horiek gauzatzeko prozesua azalduko dira. Aurretiazko borondateak adieraztea da jaso nahi diren zainketei buruzko erabakiak aldez aurretik planifikatzea, osasun egoeraren baldintzek hori pertsonalki adieraztea ahalbidetzen ez dutenean, eta baimena ematea osasun arloko profesionalek koherentziaz joka dezaten jarraibide horiek betetzeko.

    -  “Emociones y autocuidado” Ana Badiolak eskainia. Maiatzaren 19an izango da Izarra Adinekoen Zentroan, 16:30etik 18:00etara. Hitzaldian gure burua zaintzea gure bizitzaren ardatz gisa jartzearen garrantziaz arituko gara, baita geure buruaz ahazten garenean sor daitezkeen emozioez ere, eta besteen beharrizanetan soilik jartzen dugu arreta.

     - “Género y cuidados” hitzaldia Esther Alonsok eskainiko du maiatzaren 26an Izarra Adinekoen Zentroan 16:30ak eta 18:00ak bitarte. Kasu honetan hausnartuko da familia zaintza generoarekin hertsiki lotutako eremua dela, batez ere emakumeek egiten baitute. Zeregin hori emakumeen betebehar esklusibotzat hartzen da, eta, gainera, jarrera pazientea eta ukatua izatea eskatzen du; bestela, gizarte zehapen handia ezarriko da.

Horiez gain, adineko pertsonen beharrei erantzuten die zerbitzuak. Aisialdirako jarduerak proposatzen ditu, IMSERSOko bidaien inguruko informazioa eta jubilatu eta pentsiodunentzako informazio (Terma programan, garraioetan deskontuak…) eskaintzen du eta orotariko kontsultak eta aholkularitza ematen ditu. 

Hori guztia astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan 10:00etatik 13:30etara eta ostegunetan 16:00etatik 18:00etara Gizarte Ekintzako bulegoan (Pontzi Zabala 3-a, Ardantza Parkean) edota 944 010 545 telefono zenbakian.