Igo
  • 2018/03/13

Irati Uriarte eta Ander Maldonado Euskadiren ordezkari gisa doaz Espainiako Eskolarteko Txapelketara, datorren asteburuan

Irati Uriarte Saratxaga eta Ander Maldonado Merino dira Autonomia Erkidegoetako ikasleen Espainiako Txapelketarako selekzionatu diran Galdakaoko Igeriketa Taldeko igerilariak.


Txapelketa martiaren 17an eta 18an jokatuko da datorren asteburuan, Castellon de la Planako "Gaetá Huguet" udal igerileku olinpikoan.


Irati eta Ander Euskal Herriko Igeriketa Federazioak selekzionatu ditu. Ekipo osoa 17 kidek osatuko dabe, 8 neskak eta 9 mutilek. Ganera, Irati eta Anderregaz batera, Euskadiko selekzioko tekniko gisa, Josemi Irazabal, Klubeko Eskolen entrenatzailea doa.


Txapelketak jardunaldi bi, martiaren 17a, zapatua, eta martiak 18, domeka, eta hiru saio izango dauz.


Iratik 100 eta 200 bular eta 400 estilotan egingo dau uger. Anderrek, ostera, 100 eta 200 libreko probetan lehiatuko da.


2005ean eta 2006an jaiotako neskek eta 2004an eta 2005ean jaiotako mutilek parte hartuko dabe.